12
2016/04/17 | ARGIA
ARGIA MOZALIK GABE INFORMAZIO ESKUBIDEA | DESOBEDIENTZIA
Lander Arbelaitz
@larbelaitz
ARGAZKIA: DANI BLANCO
Axier Lopez
“ISUNA ONARTUKO BAGENU,
HURRENGOAK ZIGORTZEKO ATEAK
PAREZ PARE IREKIKO GENITUZKE”
Zurrunbiloaren erdian harrapatu dugu ARGIAko lankide Axier Lopez
(1979, Barakaldo). Mozal Legea aplikatu dioten lehen kazetaria da Euskal
Herrian. Dozenaka elkarrizketa eman ostean, ostiral arratsaldean, patxadaz
hitz egiteko tarte bat hartu dugu. Sei urte egingo ditu laster ARGIAn.
Oso garbi du Mozal Legea borrokatu behar dela, eta indartsu dagoela dio
kasua kolektibizatu denetik jasotako elkartasunari esker.
Gure lana egiteagatik halako lege injustu
batek zigortua izatea ohorea dela esan
zenuen albistea jakin berritan. Serio ari
zinen?
Lege honek hainbat eskubide urratzen
ditu, kazetaritzara etorrita informazio
eta adierazpen eskubideak. Gure lana
egite hutsagatik isuna jasotzea, ez dakit
ohorea den baina harro nago eginda-
koaz, eta oraindik harroago kazetari eta
kazetari ez diren hainbat herritar, mugi-
mendu politiko eta herri mugimenduk
emandako erantzunarekin.
Zigorrarekin zer lortu nahi dute?
Arriskutsuena beldurra zabaltzea da.
Hau bezalako kasuetan ez badago eran-
tzun positibo eta kolektibo bat, zigorra-
ren mamua gera daiteke. Kazetari ba-
tek bi aldiz pentsatu behar badu begien
aurrean duenaz informatzeko orduan,
lege zigortzaile honek irabazi duen eta
guk zerbait gaizki egin dugun seinale.
Beldurrari aurre egin behar diogu lehen
unetik, eta gure kasuak horretarako ba-
lio badu pozik egongo gara.
Kazetaritza delitu? Nora goaz?
Kazetaritza, edo informatzea delitu. Ar-
gazki batzuekin txio bat edonork egin
dezake sare sozialen bidez, ez duzu ka-
zetari izan behar edo bost urteko ikas-
ketarik behar. Boterearentzat deseroso
diren zenbait gai ezkutatzeko asmoa
dago atzean. Gure lanbidean delitu zan-
tzuak irudikatu nahi dituzte, gu geu izan
gaitezen geure buruaren zentsuratzaile.
Babes zabala jaso duzu. Euskal Herrita-
rren hedabide mordoa, Hekimen elkar-
tea, Euskal Kazetarien Elkartea, Espai-
niako Kazetarien Elkartea, PEN Kluba,
albistea nazioarteko hedabideetan jaso
dute... nola bizi duzu gaia?
Isunarekin harrituta geratu ginen, atxi-
loketa honen gisako mila kasu jorratu
ditugulako ARGIAn. Bagenekien kasu
honek zeresana behintzat emango zue-
la, aurrekariak bazeudelako. Kazetaritza
ez da Delitua ekimena adibidez indar-
tsua izan zen kazetaritzaren ikuspegitik,
Iraitz Salegiren gaia jorratuz eta Mozal
Legeari aurre eginez 470 euskal kazeta-
ri, argazkilari, unibertsitateko irakasle
batu ginelako. Baina ez genuen espe-
ro Euskal Herriko mugak gainditzeaz
gain horrenbeste atxikimendu lortzea.
Ez dugu isun honekin bat datorren inor
aurkitu kazetaritzaren eremuan. Horrek
dena dio. Maila politikoan eta sozialean
PP hau defendatzen bakarrik geratu iza-
naren isla izan da jasotako elkartasuna.
Sentitu al duzu sektoreren baten falta?
PP bakarrik dago, baina nolabaiteko ba-
besa du, hauteskundeak irabazi baititu.
Sektore ekonomikoen babesa du, eta
hauek hedabide batzuekin harreman
zuzena dute. Hedabide horiek dira ho-
rrelako kasuen aurrean isiltzen direnak.
Isiltasunaz ere hitz egin behar da, eta
gertuko kasu gisa Vocento har genezake.
Espainiako Estatu mailan zigortu duten
lehen kazetarietako bat Euskal Herrikoa
izanik, Vocentoren hedabide gehienek
ez dute aipatu ere egin. Mexikon hizke-
tan ari dira, Associated Press agentziak
ere zabaldu berri du, baina etxean ber-
tan ekoizten diren egunkari batzuetan
ez da aipatu. Bakoitzak jakingo du zer
egiten duen, eskubide osoa dute horre-
tarako, baina bakoitza bere praktikak
islatzen du.
[Elkarrizketa egin eta ordu gutxira mun-
du osoko ehunka hedabidek argitaratu
zuten albistea, tartean New York Time-
sek eta The Guardianek]
Mozal Legeak zilegitasun politiko txikia
du Espainiako Estatuan eta are txikiagoa
Euskal Herrian. Zer egin liteke?
Lege injustu guztiekin bezala, justue-
na desobeditzea da. Bai kazetariok, bai
herritarrok. Ertz asko ditu lege honek,
ARGIA | 2016/04/17
13
INFORMAZIO ESKUBIDEA | DESOBEDIENTZIA ARGIA MOZALIK GABE
eskubide zibil eta politikoekin oso zi-
gortzailea da, espazio publikoaren era-
bilera zigortzen du... Lege horrek propo-
satzen dituen ideiak guk naturalizatzea
litzateke arazoa. Geure ditugun esku-
bide horiek praktikan jartzen jarraitu
behar dugu, legea desobedituz, noizbait
lege hori bertan behera uztea bilatuz.
Eta kazetaritzaren aldetik, desobeditu
eta gure lana egiten jarraitu behar genu-
ke inori baimenik eskatu gabe.
Aurrekoan PPko kide batek neurria de-
fendatzeko zioen azken finean legea apli-
katu dizutela, ez dagoela arazorik. Ho-
nenbestez, berriz ere legea vs. justizia
dikotomiara heltzen gara.
Lehen aldiz, Mozal Legeaz PPko batek
dioenarekin ados nago. Legea aplikatu
didate eta egin didatena legala da. Egun
argiz egin den polizia operazio publiko
baten berri ematea delitu bilakatzen
duen legea da arazoa, halako astake-
riak baimentzen dituena. Niri isuna ez
dit epaile batek ezarri, PPko politikari
batek sinatuta heldu zait. EAEko parla-
mentuan %12ko babesa duen alderdi
bateko politikaria da Espainiako Go-
bernuak Gipuzkoan duen ordezkaria.
Nik ez dut aukerarik izan neure burua
defendatzeko, kasua argitzeko. Zuze-
nean zigortzen gaituzte, eta ondoren,
errekurtsoa sartzea erabakiz gero dau-
kazu zeure burua defendatzeko aukera.
Guk hala egingo dugu, baina hori salatu
beharra dago. Guztiz babesgabe uzten
gaituzte. Honek zalantzan jartzen du
Espainiako botere banaketa, non gera-
tzen da botere politiko eta judizialaren
arteko banaketa?
Orain urtebete Kazetaritza ez da Delitua
ekimenean Iraitz Salegiri babesa artiku-
latzen buru belarri ibili zinen. Kasualita-
teetan sinesten duzu?
Kasualitate gutxi herri santu honetan.
Ez dugu frogarik, baina marka da. Isuna
jaso nuen egunean, Espainiako Kongre-
suan eztabaida bizian ari ziren oposizio
guztia batuta Mozal Legea atzera bo-
tatzeko. Euskal Herrian Mozal Legeari
erantzun handia eman genion ekimen
horren bidez, eta handik zortzi hilabe-
tetara Estatu osoan zigorra jaso duen
lehenetakoa naiz. Naroa Ariznabarreta-
rena gisako atxiloketa asko izaten dira
Euskal Herrian eta hemendik kanpo.
Googlen “Rodrigo Rato Detención” bila-
tu besterik ez dago ehunka argazkitan
polizia agenteak aurpegi bistan ikuste-
ko. Espainiako komunikabide guztietan
atera zen, eta zer kasualitatea Espai-
niako Estatuan zigortzen duten lehen
hedabidea ARGIA izatea, euskaraz lan
egiten duen hedabide independente eta
txiki bat. Legearen erabilpen honek zer
pentsatua ematen du.
ARGIAko lantaldean gure aurkako eraso
gisa ikusi genuen isuna, ez ordaintzen saia-
tzea eta Mozal Legea borrokatzea erabaki
genuen aho batez. Azal dezakezu plana?
Nik neuk, ez dut asmorik injustua den
isun bat ordaintzeko. Eta ARGIAko kaze-
tari gisa lanean ari nintzenez, kolektibo
bateko kide gisa, erantzunak kolekti-
boa ere izan behar zuela argi genuen.
Ez dugu isuna ordaintzea onartzen eta
salaketa publikoa egiteaz gain, maila
judizialean ere Mozal Lege hau borroka
daitekeela pentsatzen dugu. Ondoren
etor daitezkeen kasuen aurrekari gisa
balia badaiteke gurea, Mozal Legearen
aurka borroka egoki eta zabal plantea-
tuz gero, ekarpen polita litzateke lehen
eta azken kasua izatea hau. Eragiteko
esparru guztietan lana eginez, kalean,
maila judizialean, gainerako elkarteekin
maila sozial eta politikoan elkarlana bi-
deratzeko balio badu, ongi etorria.
Zurrunbilo honen erdian, nola zaude zu?
Ni indartsu nago ingurukoak indartsu
ikusten ditudalako. Halako isun bat ja-
sotzea ez da xamurra, ordaindu eta gai-
netik ahalik eta azkarren kentzen saia-
tzea da aukera bat. Baina hori onartuz
gero badakizu ateak parez pare irekita
uzten dizkiezula hurrengo kasuei, 600
euro beharrean 20.000 euroko isuna
jasotzeko, legeak baimentzen baititu
30.000 euro arteko zigorrak. Lehen une-
tik oso garbi neukan kasu hau kolekti-
bizatu behar zela, eta ondoren ARGIA-
ko kideekin konpartitua are gehiago.
Gauzak kolektibizatzean eta ingurukoen
babesa sentitzean ez dago beldurrerako
tarte handiegirik. Kasuak beste dimen-
tsio bat hartu du eta une honetan oso
pozik eta harro sentitzen naiz inguruan
jasotako elkartasun itzelarekin.
n
“Beldurrari aurre egin
behar diogu lehen
unetik, eta gure kasuak
horretarako balio badu
pozik egongo gara”