Isuna onartuko bagenu, hurrengoak zigortzeko ateak parez pare irekiko genituzke



Yüklə 31,95 Kb.
Pdf görüntüsü
tarix19.03.2017
ölçüsü31,95 Kb.
#11982

12

2016/04/17 | ARGIA



ARGIA MOZALIK GABE INFORMAZIO ESKUBIDEA | DESOBEDIENTZIA

Lander Arbelaitz

@larbelaitz

ARGAZKIA: DANI BLANCO



Axier Lopez

“ISUNA ONARTUKO BAGENU, 

HURRENGOAK ZIGORTZEKO ATEAK 

PAREZ PARE IREKIKO GENITUZKE”

Zurrunbiloaren erdian harrapatu dugu ARGIAko lankide Axier Lopez 

(1979, Barakaldo). Mozal Legea aplikatu dioten lehen kazetaria da Euskal 

Herrian. Dozenaka elkarrizketa eman ostean, ostiral arratsaldean, patxadaz 

hitz egiteko tarte bat hartu dugu. Sei urte egingo ditu laster ARGIAn.

Oso garbi du Mozal Legea borrokatu behar dela, eta indartsu dagoela dio 

kasua kolektibizatu denetik jasotako elkartasunari esker.

Gure lana egiteagatik halako lege injustu 

batek zigortua izatea ohorea dela esan 

zenuen albistea jakin berritan. Serio ari 

zinen?

Lege honek hainbat eskubide urratzen 

ditu, kazetaritzara etorrita informazio 

eta adierazpen eskubideak. Gure lana 

egite hutsagatik isuna jasotzea, ez dakit 

ohorea den baina harro nago eginda-

koaz, eta oraindik harroago kazetari eta 

kazetari ez diren hainbat herritar, mugi-

mendu politiko eta herri mugimenduk 

emandako erantzunarekin. 



Zigorrarekin zer lortu nahi dute?

Arriskutsuena beldurra zabaltzea da. 

Hau bezalako kasuetan ez badago eran-

tzun positibo eta kolektibo bat, zigorra-

ren mamua gera daiteke. Kazetari ba-

tek bi aldiz pentsatu behar badu begien 

aurrean duenaz informatzeko orduan, 

lege zigortzaile honek irabazi duen eta 

guk zerbait gaizki egin dugun seinale. 

Beldurrari aurre egin behar diogu lehen 

unetik, eta gure kasuak horretarako ba-

lio badu pozik egongo gara.



Kazetaritza delitu? Nora goaz?

Kazetaritza, edo informatzea delitu. Ar-

gazki batzuekin txio bat edonork egin 

dezake sare sozialen bidez, ez duzu ka-

zetari izan behar edo bost urteko ikas-

ketarik behar. Boterearentzat deseroso 

diren zenbait gai ezkutatzeko asmoa 

dago atzean. Gure lanbidean delitu zan-

tzuak irudikatu nahi dituzte, gu geu izan 

gaitezen geure buruaren zentsuratzaile.



Babes zabala jaso duzu. Euskal Herrita-

rren hedabide mordoa, Hekimen elkar-

tea, Euskal Kazetarien Elkartea, Espai-

niako Kazetarien Elkartea, PEN Kluba, 

albistea nazioarteko hedabideetan jaso 

dute... nola bizi duzu gaia?

Isunarekin harrituta geratu ginen, atxi-

loketa honen gisako mila kasu jorratu 

ditugulako ARGIAn. Bagenekien kasu 

honek zeresana behintzat emango zue-

la, aurrekariak bazeudelako. Kazetaritza 



ez da Delitua ekimena adibidez indar-

tsua izan zen kazetaritzaren ikuspegitik, 

Iraitz Salegiren gaia jorratuz eta Mozal 

Legeari aurre eginez 470 euskal kazeta-

ri, argazkilari, unibertsitateko irakasle 

batu ginelako. Baina ez genuen espe-

ro Euskal Herriko mugak gainditzeaz 

gain horrenbeste atxikimendu lortzea. 

Ez dugu isun honekin bat datorren inor 

aurkitu kazetaritzaren eremuan. Horrek 

dena dio. Maila politikoan eta sozialean 

PP hau defendatzen bakarrik geratu iza-

naren isla izan da jasotako elkartasuna.

Sentitu al duzu sektoreren baten falta?

PP bakarrik dago, baina nolabaiteko ba-

besa du, hauteskundeak irabazi baititu. 

Sektore ekonomikoen babesa du, eta 

hauek hedabide batzuekin harreman 

zuzena dute. Hedabide horiek dira ho-

rrelako kasuen aurrean isiltzen direnak. 

Isiltasunaz ere hitz egin behar da, eta 

gertuko kasu gisa Vocento har genezake. 

Espainiako Estatu mailan zigortu duten 

lehen kazetarietako bat Euskal Herrikoa 

izanik, Vocentoren hedabide gehienek 

ez dute aipatu ere egin. Mexikon hizke-

tan ari dira, Associated Press agentziak 

ere zabaldu berri du, baina etxean ber-

tan ekoizten diren egunkari batzuetan 

ez da aipatu. Bakoitzak jakingo du zer 

egiten duen, eskubide osoa dute horre-

tarako, baina bakoitza bere praktikak 

islatzen du.

[Elkarrizketa egin eta ordu gutxira mun-

du osoko ehunka hedabidek argitaratu 

zuten albistea, tartean New York Time-

sek eta The Guardianek] 

Mozal Legeak zilegitasun politiko txikia 

du Espainiako Estatuan eta are txikiagoa 

Euskal Herrian. Zer egin liteke?

Lege injustu guztiekin bezala, justue-

na desobeditzea da. Bai kazetariok, bai 

herritarrok. Ertz asko ditu lege honek, 



ARGIA | 2016/04/17

13

INFORMAZIO ESKUBIDEA | DESOBEDIENTZIA ARGIA MOZALIK GABE

eskubide zibil eta politikoekin oso zi-

gortzailea da, espazio publikoaren era-

bilera zigortzen du... Lege horrek propo-

satzen dituen ideiak guk naturalizatzea 

litzateke arazoa. Geure ditugun esku-

bide horiek praktikan jartzen jarraitu 

behar dugu, legea desobedituz, noizbait 

lege hori bertan behera uztea bilatuz. 

Eta kazetaritzaren aldetik, desobeditu 

eta gure lana egiten jarraitu behar genu-

ke inori baimenik eskatu gabe. 

Aurrekoan PPko kide batek neurria de-

fendatzeko zioen azken finean legea apli-

katu dizutela, ez dagoela arazorik. Ho-

nenbestez, berriz ere legea vs. justizia 

dikotomiara heltzen gara.

Lehen aldiz, Mozal Legeaz PPko batek 

dioenarekin ados nago. Legea aplikatu 

didate eta egin didatena legala da. Egun 

argiz egin den polizia operazio publiko 

baten berri ematea delitu bilakatzen 

duen legea da arazoa, halako astake-

riak baimentzen dituena. Niri isuna ez 

dit epaile batek ezarri, PPko politikari 

batek sinatuta heldu zait. EAEko parla-

mentuan %12ko babesa duen alderdi 

bateko politikaria da Espainiako Go-

bernuak Gipuzkoan duen ordezkaria. 

Nik ez dut aukerarik izan neure burua 

defendatzeko, kasua argitzeko. Zuze-

nean zigortzen gaituzte, eta ondoren

errekurtsoa sartzea erabakiz gero dau-

kazu zeure burua defendatzeko aukera. 

Guk hala egingo dugu, baina hori salatu 

beharra dago. Guztiz babesgabe uzten 

gaituzte. Honek zalantzan jartzen du 

Espainiako botere banaketa, non gera-

tzen da botere politiko eta judizialaren 

arteko banaketa?



Orain urtebete Kazetaritza ez da Delitua 

ekimenean Iraitz Salegiri babesa artiku-

latzen buru belarri ibili zinen. Kasualita-

teetan sinesten duzu?

Kasualitate gutxi herri santu honetan. 

Ez dugu frogarik, baina marka da. Isuna 

jaso nuen egunean, Espainiako Kongre-

suan eztabaida bizian ari ziren oposizio 

guztia batuta Mozal Legea atzera bo-

tatzeko. Euskal Herrian Mozal Legeari 

erantzun handia eman genion ekimen 

horren bidez, eta handik zortzi hilabe-

tetara Estatu osoan zigorra jaso duen 

lehenetakoa naiz. Naroa Ariznabarreta-

rena gisako atxiloketa asko izaten dira 

Euskal Herrian eta hemendik kanpo. 

Googlen “Rodrigo Rato Detención” bila-

tu besterik ez dago ehunka argazkitan 

polizia agenteak aurpegi bistan ikuste-

ko.  Espainiako komunikabide guztietan 

atera zen, eta zer kasualitatea Espai-

niako Estatuan zigortzen duten lehen 

hedabidea ARGIA izatea, euskaraz lan 

egiten duen hedabide independente eta 

txiki bat. Legearen erabilpen honek zer 

pentsatua ematen du.

ARGIAko lantaldean gure aurkako eraso 

gisa ikusi genuen isuna, ez ordaintzen saia-

tzea eta Mozal Legea borrokatzea erabaki 

genuen aho batez. Azal dezakezu plana?

Nik neuk, ez dut asmorik injustua den 

isun bat ordaintzeko. Eta ARGIAko kaze-

tari gisa lanean ari nintzenez, kolektibo 

bateko kide gisa, erantzunak kolekti-

boa ere izan behar zuela argi genuen. 

Ez dugu isuna ordaintzea onartzen eta 

salaketa publikoa egiteaz gain, maila 

judizialean ere Mozal Lege hau borroka 

daitekeela pentsatzen dugu. Ondoren 

etor daitezkeen kasuen aurrekari gisa 

balia badaiteke gurea, Mozal Legearen 

aurka borroka egoki eta zabal plantea-

tuz gero, ekarpen polita litzateke lehen 

eta azken kasua izatea hau. Eragiteko 

esparru guztietan lana eginez, kalean, 

maila judizialean, gainerako elkarteekin 

maila sozial eta politikoan elkarlana bi-

deratzeko balio badu, ongi etorria.

Zurrunbilo honen erdian, nola zaude zu?

Ni indartsu nago ingurukoak indartsu 

ikusten ditudalako. Halako isun bat ja-

sotzea ez da xamurra, ordaindu eta gai-

netik ahalik eta azkarren kentzen saia-

tzea da aukera bat. Baina hori onartuz 

gero badakizu ateak parez pare irekita 

uzten dizkiezula hurrengo kasuei, 600 

euro beharrean 20.000 euroko isuna 

jasotzeko, legeak baimentzen baititu 

30.000 euro arteko zigorrak. Lehen une-

tik oso garbi neukan kasu hau kolekti-

bizatu behar zela, eta ondoren ARGIA-

ko kideekin konpartitua are gehiago. 

Gauzak kolektibizatzean eta ingurukoen 

babesa sentitzean ez dago beldurrerako 

tarte handiegirik. Kasuak beste dimen-

tsio bat hartu du eta une honetan oso 

pozik eta harro sentitzen naiz inguruan 

jasotako elkartasun itzelarekin. 

n

“Beldurrari aurre egin 



behar diogu lehen 

unetik, eta gure kasuak 

horretarako balio badu 

pozik egongo gara”



Yüklə 31,95 Kb.

Dostları ilə paylaş:




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©www.azkurs.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

gir | qeydiyyatdan keç
    Ana səhifə


yükləyin